Lehendakariak

Honako hau da Euskadiko lehendakarien zerrenda, Euskadiren autogobernurako izan diren hiru erakundeen arabera banaturik:

EUZKO JAURLARITZA (1936-1979)

  • Jose Antonio Agirre (1904-1960), EAJ alderdikoa, 1936-1960 bitartean izan zen lehendakaria, gehienak erbestean, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz.
  • Jesus Maria de Leizaola (1896-1989), EAJ alderdikoa 1960-1979 bitartean izan zen lehendakari, bere agintaldia frankismoarekin eta erbestean hasiz eta Espainiako Trantsizioa indarrean zegoela bukatuz.

EUZKO KONTSEILU NAGUSIA (1978-1980), Euskadiren autogobernurako erakunde behin behinekoa izan zen.

  • Ramón Rubial (1906-1999), PSE alderdikoa, 1978-79 bitartean izan zen lehendakari.
  • Carlos Garaikoetxea (1938- ), EAJ alderdikoa, 1979-1980 bitartean izan zen lehendakaria, Euskadiko Estatutua onetsi eta lehen Eusko Jaurlaritza osatu arte.

EUSKO JAURLARITZA

  • Carlos Garaikoetxea (1938- ), EAJ alderdikoa, 1980-85 bitartean izan zen Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria, 1985 urtean alderdi barneko desadostasunegatik kargua utzi eta Euskoa Alkartasuna alderdi berria sortu zuen arte.
  • Jose Antonio Ardanza (1941- ),  EAJ alderdikoa, 1985-1999 bitartean izan zen lehendakaria.
  • Juan Jose Ibarretxe (1957 - ), EAJ alderdikoa, 1999-2009 bitartean izan zen lehendakaria.
  • Patxi Lopez (1959- ), PSE-EE alderdikoa, 2009-12 bitartean izan zen lehendakaria, PP alderdiarekin koalizioan.
  • Iñigo urkullu (1961- ), EAJ alderdikoa, 2012az geroztik da lehendakaria.