Lermak

Lermak, batzuetan gutxiketak ere deituak, ekoizpen prozesuan eta biltegian gertatzen diren lehengai eta produktuen galera itzulezinak dira, hala nola likidoen ebaporazioa, materialen gehiegizko kontsumoa eta abar. Lermak eta hondakinak bereizi beharra dago ordea: hondakinek balioa izaten duten bitartean; lermek, berriz, ez dute inongo baliorik, galdu egiten dira guztiz.

Lerman ekoizpen prozesu osoan zehar gerta daitezke, materialak eta produktuak sartzen direnetik horiek merkaturatu arte. Espainiako kontabilitate araudian, produktuen kostuan, ekoizpenean normaltzat eta beharrezkotzat hartzen diren lehengai eta bideango produktuen lermak soilik sartuko dira. Produktu bukatuen lermak ordea, ezingo dira produktuen kostura bildu, eta ekitaldiko galeratzat hartuko dira. Aparteko lermak ere ekitaldiko galera izango dira.

Hiztegia: gaztelaniaz, mermas.