Leviatana

Leviatanen suntsiketa, Gustave Doré-ren grabatua (1865)

Leviatana Biblian aipatzen den itsasoko suge erraldoia da, munstrotzat hartzen dena, Jainkoak berak sortua. Thomas Hobbes filosofo politikoak herritarrak zapaltzen dituen estatuaren metaforatzat erabili zuen Leviatana, izen hori baliatuz estatuari buruzko bere lan nagusiari izenburua emateko. Geroztik, aski zabaldutako metafora izan da, legea inposatzeko beldurra eta hertsapena baliatzen dituen estatua irudikatzeko.