Liberalismoa

Liberalismoa doktrina politiko eta ekonomiko bat da, bere definizioari buruz lausoa, baina orokorrean indibidualismoa (bereziki, komuniatatearen ideiaren aurkakoa), herritarren arteko berdintasuna eta unibertsalismo morala aldezten dituena. Liberalismoan, gizartea interes ezberdinak dituzten banakoek osatzen dutela irizten da; interes horiek, ordea, osagarriak dira gehienetan, eta gizarte aurrerabidean jartzen dute; interesen arteko gatazka dagoenean, negoziazioa hartzen da konponbiderako tresna nagusitzat. Hala ere, ikuspuntu ezberdinetatik begiratzen da Europatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik; Estatu Batuetan sozialdemokrazia arin baten antzeko ideologia politikoa litzatekeen bitartean, Europan merkatuen erregulazio-eza eta askatasun ekonomikoa aldezten dituen doktrina ekonomikoa da. 1 2

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Moravcsik A. Liberalism and International relations . princeton.edu. https://www.princeton.edu/~amoravcs/library/liberalism_working.pdf. Accessed 2017.
2.
Barry B. Liberalism and Muitculturalism. Ethical Perspectives. 1997;4:3-14. http://www.ethical-perspectives.be/viewpic.php?LAN=E&TABLE=EP&ID=418. [Source]