Libertizidioa, libertizidak

Libertizidioa askatasunaren aurkako ekintza eta jokabidea da. Ekintza eta jokabide horiek libertizidak direla esaten da; libertizidak dira halaber ekintza eta jokabide zapaltzaile horiek burutzen dituzten pertsonak, diktadoreak eta tiranoak, eta erregimen politikoak. Askapena bilatzen duen emantzipazioaren aurkako kontzeptua da. Bereziki diktadura eta sistema politiko totalitario eta autoritarioetan gertatzen da, pertsonen  askatasuna murriztuz edo ezabatuz, eta haien ahalegin emantzipatzaileak erasotuz.