Librekanbismoa

Librekanbismoa edo truke librea edo askea nazioarteko merkataritzari trabak jartzen ez dizkion doktrina eta politika ekonomikoa da, inportazioei eta esportazioei mugak jarri gabe.  Protekzionismoaren eta merkantilismoaren aurkako politika da. Librekanbismoaren abantaila nagusia nazioarteko merkataritzaren abantaila konparatiboak probestea da, modu efizienteagoan ekoitzitako produktuak eta zerbitzuak eskuratu ahal izatea, prezio edo kalitate hobeagoekin, nazioan ekoitzitakoak izango balira baino. Librekanbismoa, doktrina gisa, XVIII. mendean zabaldu zen, Erresuma Batuan bereziki, baina horren garapen nabarmenena XX. mendean garatu da,  bere baitan bertako herrialdeen arteko merkataritza inongo mugarik gabe burutzen duen Europar Batasunarekin, eta globalizazioarekin ondoren.

Beste hizkuntzetan: ingelese, free trade; gaztelaniaz, librecambismo, libre intercambio.