Liburu Nagusia

Kontabilitatean, Liburu Nagusia enpresako kontu bakoitzean izandako mugimenduak eta saldoa, zordunketak eta abonuak, jasotzen dituen agiria da. Kontu bakoitzari eragin dizkioten eragiketen jarraipena egitea ahalbidetzen du, eragiketa horien data, zenbatekoa eta kontzeptua. Liburu Nagusia osatzeko Egunkaria izeneko kontabilitate liburuko idazpenen jarraipena egiten da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Genera ledger; gaztelaniaz, Libro Mayor; frantsesez, Grand livre.