Likidezia-ratioa

Likidezia-ratioa aktibo korrontea pasibo korrontearekin zatituz kalkuatzen den finantza-ratioa da. Enpresak epe laburrean egin beharreko ordainketak egiteko duen ahalmena, likidezia alegia, jasotzen du:

  • 1 baino handiagoa denean, bereziki 1.5-3 artean sektore ekonomikoaren arabera, enpresak bere pasiboko epe laburreko obligazioak betetzeko moduan dagoela adierazten du, aktibo korrontean (epe laburreko aktiboan, nolabait esateko) baliabide nahiko dituela zor horiek ordaintzeko;
  • 1 baino txikiagoa bada, enpresak finantza-desorekan dagoela adierazten du, ez da gauza epe laburreko zorrak estaltzeko bere aktibo likidoekin (eskudirua, izakinak, bezeroek ordaindu dizkioten fakturak), labur esanda likidezia falta du.
  • hala eta guztiz ere, gehiegizko likidezia (likidezia-ratioa 3 baino handiagoa, orokorrean) ez da egoera egokiena: enpresako baliabideak geldirik daudela adierazten du, errentagarritasunik sortu gabe.

Likidezia-ratio maniobra-funtsarekin dago loturik: maniobra-funtsa positiboa bada, likidezia-ratioa 1 baino handiagoa da; eta maniobra-funtsa negatiboa bada, 1 baino txikiagoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, current ratio; gaztelaniaz, ratio de liquidez.

Ikus, gainera