Likidezia (aktibo likidoak)

Agian likidezia finantzarioa bilatzen ari zinen.

Likidezia ondasun batek berehalakoan edo oso epe laburrera diru bihurtzeko duen ahalmena da. Berehala eskudirutan bihurtu daitezkeen ondasunak aktibo likidoak direla esaten da, eta eskudirutan bihurtzeko zailtasunak edo oztopoak dituztenak ilikidoak. Eskudirua definizioz da erabat likidoa, baina baita ere kontu korronteak eta gisako banku-gordailuak; ilikidoak  dira saltzen edo diru bihurtzen zailak diren aktiboak, hala nola ondasun higiezinak, bereziki gainbaloratuak direnean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, liquidity; gaztelaniaz, liquidez.

Ikus, gainera