Litoralizazioa

Litoralizazioa (latinezko litoris hitzetik, "kostaldea") biztanleria eta jarduera ekonomikoak kostaldean biltzeko duten fenomeno sozioekonomiko eta geografikoa da, kostaldeko hirien tamaina handituz eta batzuetan metropoliak ere garatuz. Hainbat arrazoi daude litoralizazioa gertatzeko: lehengai eta produktuen garraioa errazten duten portuen gertutasunak enpresak inguru horretan, erakarmen turistikoa, itsasoaren gertutasunak bultzaturik eta klimaren epeltasuna. Litoralizazioa abiarazita gainera, atzeraeraginezko dinamikak ere gertatzen dira, populazioak eta jardueran kostaldean biltzeak berak are eta populazio eta enpresa gehiago erakartzen baititu. Litoralizazioak barneraldeko lurraldeetan eragina baduz ere, lurralde desoreka sorrarazteko joera du, eta azkenean barnealdeko lurraldeak isolaturikieta garapen ekonomiko eta sozialerako aukerarik gabe utzio ditzake. Euskal Herrian, litoralizazioa nabarmena da Iparraldean, Baionatik Hendaiara Iparralde osoko biztanleriaren portzentaje oso handia bilduz, masazko turismoak eraginda, barnealdeko nekazaritza herrien kaltetan.

Ikus, gainera