Liturgia eta liturgikoa

Liturgia (antzinako grezierazko λειτουργία, leitourgía, hitzetik, «lan publikoa»; bere aldetik, λήιτον, leiton, «herriko etxea», eta, ἔργον, érgon, «lana», hitzetatik) elizan, bereziki kristau elizan, ospatzen diren erritu, zeremonia eta otoitz publiko eta kolektiboen multzoa da, horiek ospatzeko erregela eta ohiturekin batera, debozio pribatuak alde batera utzita. Liturgiarekin loturik dagoena liturgikoa dela esaten da, hala nola kantu liturgikoka eta objektu liturgikoak. Antzinako Grezian, hiritar ahaltsuek euren diruarekin ordaintzen zituzten jarudera, ekitaldi eta ospakizunen multzoa zen.