Lochmann-Ruchti efektuak enpresa batek bere aktibo finkoak zatika eta aldiro amortizatzean sortzen den autofinantzazioari egiten dio erreferentzia. Aktibo finkoak hasieratik amortizatzean, aktibo horiek lanean dirautelarik, aktibo finko berrietan inbertitzeko aukera ematen da, hasierako aktiboen bizitza erabilgarria agortu baino lehen; efektu hori iraunkorra da gainera, amortizazioari esker eskuratutako aktibo finkoek ere efektu berdina eragiten dutenez. Dena den, efektu hori sortzeko zenbait baldintza bete behar dira, amortizatutako aktibo finkoa unitate batzuk osatua izatea, funtzionamendu independentea izatea eta enpresa hazkunde-fase batean murgilduta egotea.
Loturiko artikuluak
Hawthorne efektuaHawthorne efektua pertsonekin egindako esperimentuetan jaso den erreaktibitate-efektu bat da, non pertsona horien emaitza edo errendimendua esperimentatzen den faktorea aldatuta zein aldatu gabe hobetu egiten den, kontrol-taldean zein tratamendu-taldean…
Rashomon efektuaRashomon efektua gertakari baten kontaketen eta balorazioen subjektibotasun eta aniztasuna azaldu eta planteatzen duen fenomeno bat da. 1950eko Akira Kurosawaren Rashomon filmetik hartzen du izena, non bortxaketa eta…
Aktibo toxikoakAktibo toxikoak arrisku handiko aktiboak dira, likidezia esaksekoak, eta horregatik merkatuko balioa kontabilitateko balioa baino askoz ere txikiagoa dutenak. Ohikoenak aktibo finantzario toxikoak dira, nekez itzuliko diren mailegu…