Logografoak Antzinako Greziako lehenengo historialariak izan ziren, Herodotoren aurretikoak, kronika historiko eta geografikoak prosan idazten zituztenak, eta gehienbat Jonia eskualdekoak. Haien lanek ez zuten asmo literariorik eta gertakari historiko, geografiko eta etnografikoak jasotzera mugitzen ziren. Horrexegatik hartzen da Herodoto, historiografiaren aitzindaritzat, haren lanek maisutasun nabarmena erakusten dutelako hasierako logografoen lanean aldean, zorroztasun historikoaren nahiz literatutaren aldetik. Logografo ezagunena Hekateo Miletokoa (ca. K.a. 550 - K.a. 476) da.
Loturiko artikuluak
Basailuak eta basailutzaBasailutza Erdi Aroko nobleen arteko mendekotasun harreman bat zen, maila beheragoko nobleak, jauntxoak, maila goragoko jaun edo nobleekin, maiz erregearekin, lotzen zituena. Horren arabera, basailuak men egitea, fideltasuna…
Plebea eta plebeioakPlebea (latinez, plebs) Antzinako Erromako klase soziala izan zen, plebeioek (latinez, plebeius) osatua. Herritar xeheek osatzen zuten, patrizio ez zirenek. Hasieran, armadako buruzagitza karguak eta beste erakunde politikoetako kontrola patrizioentzat…
HiribilduakHiribilduak (gaztelaniaz, villa) Erdi Aroan pribilejio batzuk, hala nola jurisdikzio berezia, azokak ospatzeko eskubidea adibidez, edo kanpoko erasoei aurre egiteko erregearen babesa eta laguntza, eskuratu zituzten gune populatuak…