Logozentrismoa

Logozentrismoa diskurtsoa (logos, alegia) pentsamenduarekin duen erlazioa azpimarratzen duen jarrera filosofikoa da. Ludwig Klages (1872-1956) alemaniar filosofoak asmatu zuen terminoa 1929 urtean, baina gehienbat Jacques Derrida (1930-2004) frantses filosofoarekin lotzen den terminoa da. Derridarentzat, hitz egiten dugunean eskuratzen dugu pentsatzearen kontzientzia, eta une horretan bertan adieraziak bere presentzia galdu egiten du, eta kontzeptu huts bilakatzen da; era horretan ordea, pentsamendua gutxietsia geratzen da, diskurtsoa ez baita jada zuzenean adieraziarekin lotzen, halako autonomia lortzen du, eta hartara zentrismo edo nagusitasuna hartu, hortik logozentrismoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, logocentrism; gaztelaniaz, logocentrismo.

Erreferentziak