Lukroa

Lukroa (latinezko lucrum hitzetik, "irabazia") negozio edo beste jarduera batean eskuratzen den etekin, sari edo irabazia da. Euskaraz gutxi erabiltzen den terminoa da, eta irabazi, etekin edo mozkin hitzak erabili ohi dira horren ordez. Lukratibo hitzak irabazi handiak ematen dituena edo  irabazteko asmo hutsa duen hura izendatzeko.

Lukroak badu irabazi edo etekin hitzek ez duten adiera gaitzesgarria, bidezkoa edo neurrigabea ez den irabazia adierazten duena edo irabazia baino beste helbururik ez dagoenean eskuratzen den etekina adierazten duena, hala nola kapitalismoan. Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, fundazio eta antzekoetan nabarmendu ohi da ildo horretatik irabazi edo lukro asmorik gabeko erakundeak direla, irabazia erakundearen helburua ez dela, erakunde lukratiboa ez dela alegia garbi uzteko. Halere, erakunde horiek lukro subjektiboa, kideei zuzenean esleitzen zaiena, eskuratzen ez duten arren, erakundearen funtzionamenduak berak kideentzat irabazi edo interesen konplexu bat sor dezakeen arren. Hala gertatzen da modu negargarri batean adibidez, Euskal Wikipedia kudeatzen duten pertsonen artean, Irabazi asmorik gabeko erakundea sortu zuten administrazio publikotik diru laguntzak jaso eta haietatik eurentzako soldatak eta bestelako sariak eskuratzeko.