Lukurreria

Lukurreria dirua mailegatzeagatik gehiegizko interesa edo korritua ordainaraztea da. Zentzu ekonomikoa baino, zentzu moral  eta juridikoaduen terminoa da. Hain zuzen, historian lukurreria gogor gaitzetsi den jokabidea da, bereziki kristautasunean eta islamean. Biblian anitz dira lukurreriaren aurkako aginduak eta ohartarazpenak. Lukurreria aurkako jarrera soziala indartu egin zen Erdi Aroan, eta hain zuzen juduak Espainiatik kanporatzeko aitzakietako bat, juduak lukurreroak edo lukurariak zirelakoan zetzan. Hainbat herrialdetako ordenamendu juridikoetan lukurreria zigortu egiten den jokabidea. Espainian, Lukurrekiaren Legea ezarri zen indarrean, baina 2000 urtean horren artikulu batzuk derogatu egin ziren. 2015 urtean, Espainiako Tribunal Gorenak bankuek kreditu txartel batean kobratzen zituen interes tasa gehiegizkoak baliogabetu zituen, lukurreria zirela erabakita.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, usury; gaztelaniaz, usura.