Lunpenproletalgoa

Marxismoan, lunpenproletalgoa edo lunpenproletargoa, labur lunpena ere deitua, baztertu, gaizkile eta gizarte klase baxueneko kideek osatzen duten klase-kontzientziarik gabeko taldea da, proletalgoa ez bezala euren lan-indarra baliatu ez eta beraz guztiz inproduktiboak direnak, eta beraz proletargoraren parasito moduan bizirauten dutenak. Terminoa alemanierazko Lumpenproletariat hitz konposatutik dator, lumpen hitzaren esanahia izanik arlote. Karl Marxek eta Friedrich Engelsek baliatu zuten lehen aldiz 1845-46 urteko  Die deutsche Ideologie lanean, eta iraultza sozialistarako baliagarri ez izateaz gainera, indar erreakzionarioek haietaz baliatzeko arriskuaz ohartarazi zuten 1848ko Manifestu Komunistan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lumpenproletariado.