Lur eta lurzoruen birkalifikazioa

Herri, hiri edo eskualde bateko Hiri Antolamenduko Plangintza Orokorrak bertako lur eta lurzoruen erabilera zehazten du (etxebizitzarako, industriarako, ekipamendu publikoetarako, ...), landa-lurrak, urbanizagaiak eta urbanizatuak bereiziz. Birkalifikazioa gertatzen da, Plan Orokorraren aldaketa edo berrikuspena egiten denean, lursail bati buruz ezarritako erabilera aldatzeko. Zoritxarrez, Euskal Herriko herri eta hirien garapen urbanistikoa ikusita, birkalifikazio ohikoena landa-lurretatik lurzoru urbanizagaira pasatzea da, etxebzitzak edo bestelako eraikinak eraikitzeko asmoarekin. Gainera, birkalifikazioak ustelkeriaz gertatu izan dira maiz, landa-lurren jabeak neurrigabe aberasteko helburuarekin, maiz Plangitza Orokorra onartu behar duten politikoekin elkar hartuta, lur urbanizagaien merkatu-prezioa landa-lurrena baino askoz altuagoa izanik.