Lurmuturrak

Biosnar lurmuturra, Jaizkibelen.

Lurmuturrak itsasora zabaltzen diren lur irtenguneak dira, kostaldearen lerro edo profil jarraitua hautsi egiten dutenak. Horren aurkakoak, itsasoaren sarguneak lehorrean alegia, badiak eta golkoak dira. Gehienetan lurmuturrak bi prozesuen ondorioz sortzen dira: alde batetik, itsasoaren higadura diferentzialaren ondorioz, material bigunak higatuta, itsasoak nekezago higatzen dituen material gogorren eremuetan; beste alde batetik, sedimentuak (hondarra, ...) korronterik gabeko itsas eremuetan jaso eta lehorrera lotzean. Bulkanismoaren ondorioz ere sor daitezke.

Lurmuturrak itsaso zabala begiztatzeko toki bikainak dira, eta itsaso zabaletik ere hobekien ikusten diren lur zatiak. Horregatik, itsasargiak kokatzeko toki aproposak dira.