Lurralde-antolakuntza

Kabulgo hiriko lurralde-antolakuntza. Arcaddmarketing, Commons.

Lurralde-antolakuntza eskualde bateko lurraldea, maila desberdinetan (herritik nazio osora) nola eratu, egituratu, lotu, saretu eta baliatu behar den ezartzen duen plangintza estrategikoa eta ondoriozko politika, programa eta arauen multzoa da. Horretarako eskualdearen geografia, demografia, ekonomia eta kultura hartu behar ditu kontuan, mugak eta aukerak aztertuz, garapen jasangarria eta integrala lortze aldera. Prozesu soziala da, gizartearen parte hartze osoa eskatu beharko lukeena, haien interesak eta beharrak jasoz, ondoko lurralde eta gizarteekiko harremanetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, territorial planning; gaztelaniaz, planificación territorial.