Kolektibitatea

Kolektibitatea arazo, interes edo zirkunstantzia komunak izan eta toki berean biz ziren pertsonen multzoa da, bereziki nortasun juridikoa dutenean. Frantziako estatuan, lurralde-kolektibitateak arlo batzuetan estatuaren zeregina ordezten duten erakunde politiko eta administratiboak dira, estatuak bere gain hartu ez eta erakunde horiei itzultzen dizkien eskumenak dituztenak; hain zuzen, Frantzian, lurralde-kolektibitateak dira komunak, departamenduak eta erregioak.