Luzetarako ikerketak (ikerketa longitudinalak)

Luzetarako ikerketa edo ikerketa longitudinalak aurrez aukeraturiko behaketa-unitate berdinen gainean (gizabanako, animaliak, eskolak, enpresak, ...) aldi batzuetan zehar jasotako datuetan oinarritzen den behaketa-ikerketa mota bat da, adibidez gaixo talde bati denboran zehar egindako jarraipena. Zeharkako ikerketetan berriz, aldi bakoitzean elementuen aukeraketa berria egiten da, eta beraz ikertzen diren elementuak (gizabanakoak, ...) desberdinak dira. Helburu nagusia ikerketa horietan fenomeno baten bilakaera aztertzea da. Datuak jasotzen diren une horietan jasotzen den datu-multzoetako bakoitzari erantzun-profila deritzo.1

Bi motako ikerketa longitudinalak bereizten dira: kohorte-ikerketetan, bereziki epidemiologian eta demografian erabiliak, aukeraturiko elementuek kohorte bat osatzen dute, hau da, gertaera jakin bat partekatzen dute; panel-ikerketetan berriz, elementuek ez dute printzipioz edo baldintza gisa ezaugarri komunik partekatzen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Arnau J, Bono R. Estudios longitudinales. Modelos de diseño y análisis. Escritos de Psicología. 2008. http://www.escritosdepsicologia.es/descargas/revistas/vol2_1/escritospsicologia_v2_1_3estudios.pdf.