Madrigala (pieza musikala)

Agian, madrigal izeneko olerkiari buruz bilatzen ari zinen.

Musikan, madrigala Berpizkundean bereziki eta XVII. mendera arte konposatu eta a capella abestutako pieza musikala. Ahots batzuek batera kantatzen duten abestia da, forma aldakorrekoa, baina orokorrean motetearen antzekoa da, baina letra profanoa duena, maiz amodioarekin loturik; halaber, ohikoa azken bertsoa behin eta berriz errepikatzea. XIV. mendean sortu zen Italian (hain zuzen ere, madrigal hitza, italierazko madrigale hitzetik dator) eta bi ahotsekoa zen hasiera batean, oparoa bata eta apala bestea. Gerora, Berpizkundean, ahotsak gehitzen joan ziren, hiru, lau eta sei ahots batera jardutera heldu ziren. Operaren agerpenarekin hasi zen bere gainbehera.