Magnitude eskalarrak eta magnitude bektorialak

Magnitude eskalarrak zenbaki hutsen bitartez (eskalarrak) adierazten diren horiek dira, hala nola ikasle baten (edo batzuen) kalifikazioa. Magnitude bektorialak berriz, magnitudearen beraren zenbakizko neurketaz gainera (modulua deitzen dena), norabidea eta norantza ere dituzten horiek dira, bektore baten bitartez adierazten direnak. Magnitude baterako eskalar edo bektore bat behar dugun, magnitudearen ezaugarrien araberakoa da. tenperatura une eta puntu jakin batean eskalar baten bitartez adieraz daiteke, baino indarra bektore baten bitartez adierazi behar da, indarra beti norabide eta norantz jakinetan aplikatzen baita.

Ikus, gainera