Maieutika

Maieutika (antzinako grezierazko μαιευτικóς, maieutikós, «emagina») ezagutzara heltzeko bidea zen, Sokratesek proposaturikoa, ikasleak berak konklusioetara heltzea bilatzen duena, irakasleak egindako galderetatik abiatuta. Maieutikaren baitan ironia sokratikoa baliatzen da, definizioen analisitik ikaslea gaiari buruz zuen ezjakintasunaz jabetzea bilatzen zuena, hortik, betiere irakasleak egindako galderetatik, ikasleak berak bere ezagutza osatzeko.