Maila sozioekonomikoa edo estatus sozioekonomikoa gizarte batean pertsona edo familia batek beste pertsona eta familiei buruz duen kokapen erlatiboa da, aldagai sozialak (bereziki hezkuntza) nahiz ekonomikoak (bereziki errenta, ondarea eta etxebizitza) kontuan harturik. Orokorrean, maila sozioekonomiko altua, ertaina eta baxua bereizi ohi dira. Aldagai azlatzaile moduan baliatu ohi da hainbat ikerketetan; adibidez, maila sozioekonomiko altua duten pertsonek osasun arazo gutxiago eta bizitza luzeagoa izaten dutela frogatu da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, socioeconomic status; gaztelaniaz, nivel socioeconómico.
Loturiko artikuluak
Adierazgarritasun-maila (esangura maila)Estatistikan eta hipotesi-probei buruz, adierazgarritasun-maila edo esangura-maila ($\alpha$ izendatzen dena) gertaturiko ebidentziaren probabilitate bat da, hipotesi nulua baztertu eta probatzen den efektua baieztatzeko baliatzen dena. Adierazgarritasun-maila aldez aurretik finkatzen…
Jarduera-mailaEnpresa, lantegi edo ekoizpen-unitate batean, jarduera-maila ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-ahalmenaren arteko erlazio edo zatiketa da, aldi jakin baterako eta unitate berdinetan:[latexpage]
Adibidez, ekoizpen-ahalmena aldi jakin baterako 10 tona…
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…