Mainstream (ingelesezko mailegua) edo korronte nagusia garai jakin batean kulturan, zentzu zabalean, nagusi, ohikoak, normalak eta konbentzionalak diren edo "modan" dauden balio, arau, pentsaera eta produktu kulturalen multzoa da. Bereziki masa-hedabideetatik zabaltzen den kultura ofizialarekin dator bat. Batzuetan, zentzu gutxiesgarrian erabiltzen da, abangoardiazkoa edo apurtzailea ez den hori izendatzeko, orijinaltasun eskasekoa dela nabarmentzeko edo. Horrela, mainstream kultura azpikultura eta kontrakultura kontzeptuen aurkakoa litzateke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
KontrakulturakKontrakultura mainstream edo kultura nagusi batekin gatazkan dagoen azpikultura da, bereziki balioei eta arauei dagokienean. Terminoa Milton Yinger soziologoak plazaratu zuen lehen aldiz 1960 urtean, ingelesezko contraculture izenarekin. Milton-ek kultura nagusiaren…
AzpikulturaIkuspuntu deskribatzaile batetik, azpikulturak estetika eta zaletasun berezi partekatuak dituzten taldeak dira, gehienetan gazte jendeak osaturikoak, adibidez punk eta heavy azpikulturak (musikaren inguruan), gotikoak (janzkeraren inguruan batik bat) eta…
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…