Maiorazkoa (maiorazgoa)

Maiorazkoa, maiorazgoa edo premutasuna (azken hau, Ipar Euskal Herrian) pertsona bat hil ondoren, haren ondarearen zati handiena, bereziki baserria eta lurrak, oinordetzan seme zaharrenari pasatzeko ohitura eta arau juridikoa da. Espainian, eta baita Euskal Herrian ere, ohikoa izan zen XIX. mendera arte, eta Antzinako Erregimenaren oinarri juridiko funtsezkoenetakoa izan zen, Espainian jaurerri-sistemaren iraupena bermatu baitzuen, jaurerriak oso osorik eta zatitu gabe, eta beraz bere pribilegio guztiekin, atxikiz.  Euskal Herrian XX. mendera arte iraun duen ohitura izan da, eta horri esker baserriak eta horien lurrak oso osorik atxiki dira, Espainiako beste toki batzuetan, Galizian bereziki, lurrak behin eta berriz izan den zatitzearen ondorioz  garatu den minifundismoa saihestuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mayorazgo.