Maiztasunak: absolutuak eta erlatiboak

Maiztasun estatistikoak aldagai estatistiko bateko balioetako bakoitza laginean zenbat aldiz agertzen den adierazten du. Bi motako maiztasun bereizten dira: maiztasun absolutuak balioa zenbat aldiz agertzen den adierazten du, eta maiztasun erlatiboak balio hori agertzen den portzentajea, lagin tamainari buruz.

Adibidez, gela bateko matematikako nota hauek jaso dira: 4-6-8-8-5-5-5-7. 5eko notaren maiztasun absolutua 3 da, eta maiztasun erlatiboa 3/8=%37.5.