
Kalifikazioen maiztasun-poligonoa: kalifikazio gehien jasotzen dituen tartea 5-6 bitartekoa da.
Maiztasun-poligonoa edo maiztasunen poligonoa aldagai estatistiko kuantitatibo jarraitu baten maiztasun-banaketa adierazten duen grafiko estatistiko bat da, datu gehienak zein tartetan biltzen diren adierazten duena. Histogramatik eratortzen da zuzenean, zutabeko erdipuntuak lotuz, eta hura bezala interpretatzen da. Maiztasun-poligonoa leunduz, maiztasun-kurba delakoa sortzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, frequency polygon; gaztelaniaz, polígono de frecuencias.
Loturiko artikuluak
Maiztasun-banaketakMaiztasun-banaketak edo maiztasun-taulak datu-multzo batean aldagai estatistiko batek hartzen dituen kategoriak edo balioei dagozkien maiztasunak, absolutuak edo erlatiboak, zehazten dituen taula ordenatu bat da. Labur, maiztasun-taulak datuetan balio…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak hatzematearren.…