Makroekonomia

Makroekonomia eskualde, herrialde zein mundu mailako aldagai ekonomiko agregatu eta orokorrak, hala nola ekoizpena, langabezia, prezioen maila, inflazioa eta interes-tasak, eta horien arteko erlazioak eta baterako bilakaera aztertzen dituen ekonomiaren adarra da (ikus, aldagai makroekonomikoak). Banako eragile ekonomikoen (indibiduo, familia eta enpresen) portaera eta erabakiak aztertzen dituen mikroekonomiarekin kontrajartzen da. Maiz aldagai makroekonomikoen multzoa kutxa beltz gisako baten sistema gisa hartzen da: aldagaien arteko erlazioak estimatu egin daitezke, baina ezin izaten da erlazio horien zergaitia azaldu, maila mikroekonomikora jaisteko konplexutasuna dela eta.

Ikus, gainera