Makroingurunea eta mikroingurunea

Marketinean, makroingurunea eta mikroingurunea  enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta mikroingurunera moldatu beharko du bere marketin estrategia, bezeroekin harreman arrakastatsuak izate aldera. Makroingurunean enpresari eta baita beste negozio guztiei, eragiten dioten faktoreak biltzen dira, hala nola demografia, koiuntura eta egitura ekonomikoa, marko politikoa, kultura eta teknologia. Mikroingurunea berriz, enpresa bati zehazki eragiten dioten faktoreek osatzen dute, hala nola lehiakideak, hornitzaileak, bitartekariak eta enpresaren marko legala eta berarekin harremanetan izango diren administrazio publikoak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, macro-environment and micro-environment; gaztelaniaz, macroentorno y microentorno.