Manierismoa

Arcimboldoren margolari manieraistaren Udaberria margonala. Manierismoak nahasketa eta esperimentazioa ekarri zituen, Berpizkundeko molde klasiko zurrunen aurka.

Manierismoa Italian 1520ko hamarkadan sortu eta XVII. mendeko hasierara arte luzatu zen arte mugimendua da, Berpizkundeko artearen moldeekin, hala nola proportzioarekin eta orekarekin hautsi eta heterodoxia, esperimentazioa, heterogeneotasuna, distortsioa, nahasmena eta adierazkorasuna bultzatzen zituena. Berpizkundearen gailentzea ekarri zuen mugimendutzat hartzen da. Margolaritzan, manierismoak gorputzaren jarrera bitxiak, gorputz atal distortsionatuak eta erotismoa sartu zituen. Korrontearen izena italierazko maniera hitzetik dator, Giogio Vasari idazlearen arabera artistaren estilo indibidual eta pertsonala adieraziko lukeena. Artista manieristak izan ziren Arcimboldo, berak egindako erretratuetan landareak eta fruituak sartzen zituena, eta El Greco. Barrokoaren gailentzeak manierismoaren gainbehera ekarri zuen.

137 hitz
Kategoriak