Mapa (definizioa)

Mapa lur azaleraren irudikapen lau, sinboliko (elementu geografikoak ikurrak eta marrak erabiliz erakutsiz), eskalatua (hots, puntuen arteko distantziak atxikitzen dituena) eta selektiboa (elementu geografiko zenbait soilik irudikatzen dituena). Irudikatzen diren elementu geografiko nagusien arabera hainbat mapa mota daude: mapa fisikoak (elementu fisikoak, hala nola ibaiak eta mendikateak, irudikatzen dituztenak), errepide-mapak, mapa politikoak (herrialdeak eta horiek arteko mugak irudikatzen dituztenak), mapa historikoak, mapa elektoralak eta abar. Zenbait elementu behar ditu ulergarria eta erabilgarria izateko: legenda (erabiltzen diren ikur eta koloreen esanahia adierazten duena), eskala (mapako distantzia unitate bakoitza zenbat den errealitatean), norabidea (iparraldea nora begira dagoen), iturria (nork osatu duen mapa) eta izenburua.