Bolizko dorrea

Jatorrian, bolizko dorrea idazleek bizi ohi duten bakardade eta isolamenduzko egoera da, burua beren pentsamendu eta idazkietan galdurik, bizimodu erosoan, inguruko arazoetatik at eta besteekiko kezkarik gabe. Esamoldea metafora gaitzesgarria bat da, iruditzat boliaren edertasuna eta preziatua eta dorrearen bakartasuna harturik, eta hedaduraz, beste lanbide, jarduera eta jokabideetara aldatu dena, betiere euren txokoetan eroso  eta kezkarik gabe bizi eta hortik atera eta arazoetan inplikatu nahi ez duten pertsonei buruz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, ivory tower; gaztelaniaz, torre de marfil.