Mariaren bisitazioa

Giottoren Andra Mariaren Bisitazioa. 1310.

Mariaren bisitazioa Andra Mariak bere lehengusu Isabeli egiten dion bisita kontatzen duen Ebanjelioetako pasartea da, biak haurdun zirelarik, aholku bila eta bere laguntza eskaintzeko. Mariaren besteenganako elkartasunaren pasarte adierazgarritzat hartzen da kristautasunean. Lukasen Ebanjelioan kontatzen da pasartea, eta Isabelek Mariari esandako hitzak aipatzen dira, eta egungo Agur Maria otoitzaren hasiera osatzeko erabili dira: "Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zara zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua". Artean maiz irudikatu den pasartea da, ezagunak dira Giottoren, Jacques Daret eta Rafaelen bertsioak dira. Pasartearen ikonografian, bi emakumeak aurrez aurre irudikatzen dira, bakarrik edota gertukoek lagunduta.

134 hitz
Kategoriak