Marka zuriak, banatzaile-markak edo marka propioak fabrikatzaileak ekoitzi baina banatzailearekin markarekin merkaturatzen direnak dira. Banatzaileari hanbat abantailak dira, hari ematen dioten nortasun berezia eta bezeroaren saltokiarekiko leialtasuna indartzea. Kontsumitzailearentzat abantaila fabrikatzailearen markako produktuak baino prezio merkeagoa izaten da.
Batzuetan, banatzaileak marka zuri zenbait merkaturatzen ditu, produktu-sail jakin batean, sail horietan segmentazio ezberdinak burutu eta apaletan leku eskasa utziz lehiakideentzat merkatu-hesiak sortzeko. Halaber, ohikoa da produktu-sail ezberdinetarako marka zuri desberdinak erabiltzea, marka zuri bakarra gutxitan baita produktu-sail ezberdinetarako arrakastatsua, bezeroek nekez hartuko baitute kalitatezkotzat aldi berean janaria eta arropa saltzeko marka bakarra.
Loturiko artikuluak
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak bere baliabideak eta ahalmenak bideratzeko modua da, ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak…
Plan estrategikoa eta plangintza estrategikoaPlangintza estrategikoa enpresa edo beste erakunde batek epe luzera ezarritako helburuak lortzearren egindako analisia, hartutako erabakiak eta horietan zehazturiko ekintzak dira, inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz eta horretara…