Marketinaren miopia

Marketinaren miopia enpresa batek marketin filosofia desegokia jarraitzen duenean gertatzen den fenomenoa da, produktuan zentratuz bezeroen beharrak kontuan hartu gabe, produktuaren filosofia garatuz merkatu-orientazioa garatu ordez. Marketinaren miopian jausi diren sektoreen adibideak ditugu argazkilaritza analogikoa, musika-diskoak eta aretoko zinema, haien prudktuetan zentratzeagatik bazterrean geratu eta tamaina asko txikitu dutenak.