Marko teorikoa

Ikerketa, analisi edo esperimentu batean, marko teorikoa oinarritzat hartzen diren kontzeptualizazio, eredu, teoria eta aurreko ikerketen multzoa da. Horri esker lortzen da, besteak beste, kontzeptuen definizioa eta erabilera zehaztea, hipotesien planteamendua egokitzea eta emaitzak eta konklusioak modu koherentean planteatzea, teoriak baieztatzen duenarekin bat.

Marko teorikoaren garapena ezinbestekoa da gradu, master amaierako lanetan, doktorego tesietan nahiz artikulu zientifikoetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, theoretical framework; conceptual framework; gaztelaniaz, marco teórico.

Ikus, gainera