Masa-gizartea eta masifikazioa

Masa-gizartea gizarte modernoak kalifikatzeko erabiltzen den terminoa da, non gizarteak erabat homogeneoak diren, desberdintasun txikiekin indibiduo batetik bestera, baino aldi berean atomizazio handiarekin, non subjektuek elkarrekiko harreman eskasak dituzten.  Masa-gizartea beraz, indibiduoa gizartean txertatzeko modu bat, non nortasun propiorik gabeko indibiduoak kultura eta ideologia bakar eta homogeneo baten mendean geratzen diren, bata besteekiko harreman afektiko eta elkartasunezkorik gabe. Masa-gizartearen isla nabarmena kontsumo-gizartea da, non indibiduoek kontsumo dute helburu eta xede bakarra.

Masifikazioa berriz, masa-gizartea eratzerakoan gertatzen diren prozesuen multzoa da. Turismoaren masifikazioa (ikus, turistifikazioa), unibertsitateko masifikazioa eta osasunaren masifikazioa, non gaixoak pertsona moduan bainoago, prozesatu beharreko elementutzat hartzen diren.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, mass society; gaztelaniaz, masa-gizartea.