Masa-komunikazioa eta masa-hedabideak

Masa-hedabideak, nazioartean mass media izenez ere ezagunak, teknologia espezializatu eta aurreratuarekin, gizarte osoari eta ez kolektibo jakinei zuzentzen den alde bakarreko komunikazioa burutzen duten hedabideak dira, profesionaltasun eta espezializazio maila handi batekin. Masa-hedabide nagusiak dira telebista, irratia eta egunkariak dira.

Kontsumo-gizarte kapitalistan, masa-komunikazioa gainegitura edo superestrukturaren funtsezko elementu dira , klase menderatzaileen zerbitzura ideologia kapitalista sendotzeko; hala informazioaren eta edukien manipulazioa, eztabaidaren kontrola eta hartzailearen pasibotasuna dira horren printzipioak. Hain zuzen ere, laugarren boterea ere deitzen zaie masa-hedabideei, diskurtsoak jendartera zabaldu eta sinetsarazteko duten indarra nabarmentzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, medios de comunicación de masas (masa-hedabideak).

Erreferentziak: