Masa-kultura

Masa-kultura masa-hedabideek sorturiko produktu kulturalen multzoa da, publiko heterogeneo bati zuzendua baina aldi berean halako unidimentsionaltasuna erakusten duena. XX. mendearen erdialdetik kultura hegemonikoa da, masa-hedabideek lortu duten botereari esker. Masa-kulturaren paradoxa nagusia da nola lortzen duen publiko heterogeneo bati zuzentzea, produktu kultural jakinekin. Paradoxa honi erantzuteko, sinkretismoa eta beraz anbiguotasuna hartu dira masa-kulturaren ezaugarri nagusitza: irudikapen kontrajarriak biltzea da, baina beti estilo edo estetika berarekin (adibidez, hitz egiteko tonua, janzkera, ...).  Theodor Adorno Frankfurteko eskolako filosofoa izan da masa-kulturarena kontzeptua  eta masa-kontsumoarekin eta kultura-industriarekin duen erlazioa aztertu duen pentsalari nagusia.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, mass culture; gaztelaniaz, cultura de masa; frantsesez, culture de masse.

Erreferentziak