Masturbazioa

Masturbazioa norberaren edo beste baten genitalak (harekiko adostasunez) manipulatzea da, horiek kitzikatu eta sexu plazera izate aldera. Historian zehar erlijioak gaitzetsia eta XVIII. mendetik XX. mendera arte buruko eta bestelako osasun arazo larriak ekar zitzakeen gaitz moduan hartua, egun sexu osasunerako jarduera egokitzat hartzen da, norberaren gorputza eta sexu erantzuna hobeto ezagutze aldera, eta maiz sexu terapiatzat ere, banaka zein bikotearen barruan, hartzen da.

Gizon eta emakume gehienak inoiz masturbatu edo noizean behin zein sarri masturbatzen da, ikerketa gehienek baieztatzen dutenez, sexuaren eta adinaren arabera ezberdintasun nabariak dauden arren. Gizonak emakumeak baino maizago masturbatzen dira, eta arrazoi anatomiko zein sozialak (gizonek askatasun handiagoa dute sexu kontuetan) aipatu dira genero ezberdintasun hori azaltzeko.1 Gaztetan ere sarriago masturbatzen dira gizonak nahiz emakumeak.

Erreferentziak

1.
The Role of Masturbation in Healthy Sexual Development:Perceptions of Young Adults. Archives of Sexual Behavior. https://www.researchgate.net/publication/49810277_The_Role_of_Masturbation_in_Healthy_Sexual_Development_Perceptions_of_Young_Adults. Published 2011.