Mateo Txistu

Mateo Txistu euskal mitologiaren pertsonaia da. Kondairaren arabera, erbi bat ikusi eta hura harrapatu nahian, meza utzi, txakurrak hartu eta erbiaren atzetik abiatu zen apaiz ehiztaria da Mateo Txistu. Horregatik, bertsio desberdinen arabera airetik edo lurretik, beti herratu edo galduta ibiltzera zigortua izan zen. Eta hala, antzina haize bortitzaren txistua eta ulua entzuten zirenean,  "Mateo Txistu txakurrekin hortik dabilela" esaten zen. Herriaren arabera, izen desberdinak hartzebn ditu: Mateo Txistu, Amezketan eta Ataunen, Juanito Txistularia, Zerainen, Pristi Juan, Usurbilen, eta Salomon apaiza, Oiartzunen.

Mateo Txistu Europa osoan zabaldua, bereziki  ipar aldean, dagoen "Wild hunt" edo ehiztari herratuaren bertsio bat besterik ez da.