Bizitoki ereduak: matrilokalitatea, patrilokalitatea, neolokalitatea

Matrilokalitatea, patrilokalitatea eta neolokalitatea ezkondu berriak zein etxetara eta zein herritara aldatzen diren adierazten duten modalitateak dira. Familiak edo bikoteak (eta haien etxeak) patrilokalak dira, bikotea edo familia senar edo gizonaren herrian bizi direnean; emaztearen herrira (edo etxera) doazenean, bikotea edo familia matrilokala dela esaten da; azkenik, ez emaztearena ez gizonarena ez den beste toki batera badoaz bizitzera, familia hori neolokala dela esaten da.