Maximalismoa (politika)

Agian maximalismoa artean bilatzen ari zinen.

Politikan, maximalismoa muturreko jarrera da, norberaren ideologia eta printzipioak azkeneraino eramaten dituena, desberdinak diren ideiak guztiz baztertuz eta haiekiko kontsentsuari uko eginez. Historikoki, termino marxista da, SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak 1891 urtean ospatu zuen Erfuerteko Batzarretik datorrena, non postulatu minimoak (moderatuak) eta maximoak (erradikalak) aurrez aurre jarri ziren.