Meatzaritza (definizioa)

Aire zabaleko meategi bat.

Meatzaritza lurrazaletik mea edo mineralak era selektiboan erauzi eta ustiatu egin duen jarduera ekonomikoa da, bigarren sektorean integratzen dena. Bi motako meatzaritza bereizten dira: aire zabalekoa (harrobiak, adibidez) eta lurpekoa (meategi izeneko tunel gisako azpiegituretan). Meatzaritza mineralen erauzketarekin identifikatzen da maiz, baina beste jarduera asko biltzen dituen sektorea da: prospekzioa, esplorazioa, proiektuaren garapena, mearen erauzketa, garraioa, minerala fintzea eta meategiaren itxiera bere ustiapen-aldia bukatzen denean.