Mediatizazioa

Mediatizazioa esfera publikoko (bereziki politikoa) gai bati buruzko informazioa eta eztabaida hedabideek egituratu eta moldatzen dutenean gertatzen den egoera da. Mediatizazioaren ondorioz, hedabideek gai bat zein markoren barruan informatu eta eztabaidatu behar den erabakitzen dute, agerian utziz horrela egungo gizartean hedabideek duten boterea. Horrela, mediatizazioak, adiera orokorragoan, hedabideek esfera politikoa eta gizarte harremanak menderatzeko duten ahalmena ere adierazten du.

Ikus, gainera: Zirko mediatikoa