Mediazentrismoa

Mediazentrismoa gizartean nahiz maila indibidualean hedabideen eta sare sozialen ubikuotasun edo nonnahikotasuna eta hegemonia da, iritzi publikoa eta ideologia sortuz eta zabalduz eta botere politiko moduan jokatuz. Esan liteke muturreko mediatizazio egoera dela, iritzi eta informazio zabaldu eta partekatzeko modu bakarra hedabideen bitartez gertatzen denean, haietatik kanpo edo hedabide xume eta apaletan murgiltzen direnen mezuak baztertuz. Horren alternatiba gisa, soziozentrismo izeneko ikuspegia proposatu da, gizartean dauden mugimendu, klase, eztabaida eta gatazka guztiak integratzen dituena, modu dialektiko batean, mediazentrismoaren diskurtso hegemonikoaren aurka.

Ikus, gainera