Megalopoliak (antzinako grezierazko mega eta polis hitzetatik, literalki hiri handia) ondoko metropoli eta hiri batzuek osatzen duten hirigune aski jarraitu eta trinkoak dira, milioikakoka biztanleriarekin, biztanle dentsitate handiarekin. Adibide gisa, Ameriketako Estatu Batuetan Boston hiritik Washingtonera bitarteko hiri multzoak, New York, Filadelfia eta Baltimore hiriak ere barnehartzen dituena, munduko megalopoli handienetakoa, 50 milioi biztanlerekin.
Loturiko artikuluak
Metropolialdea (metropoli eremua)Metropolialdeak, metropoliak edo metropoli eremuak hiri nagusi batek inguruko hiri eta herriekin batera sortzen duen hiri eremu administratiboa da, politika eta planifikazio bateratuak izaten dituena, garraio, hondakinen kudeaketa eta…
Ekintza antropikoaEkintza antropikoa gizakiak egindako eta naturan eragina duen jarduera oro da, hala nola aldaketa klimatikoa, deforestazioa, nekazaritza eta arrantza. Ikus, gainera Antropikoa eta antropogenikoa
Konurbazioa (konurbanizazioa)Konurbazioa edo hiri-konurbazioa, konurbanizazioa ere deitua, hiri batzuen aglomerazio jarraitua da (ikus hiri-sistemak eta hiri-hierarkiak), sare polizentriko moduan antolatua, hiri nagusi edo zentro nabarmenik gabe. Historian zehar hiri hazkunde…